Enpresa

Enpresa
 

Baigorri Harri Naturalak enpresa familiarra da, eta urte mordoa darama harrien munduan lan egiten. Hori dela eta, harriekin edozein lan egiteko gai gara, betiere bezero eta lan bakoitzari tratu pertsonalizatua eskainiz.

Geure harrobia dugu; bertatik erauzten ditugu kalitate ezin hobea duten hareharria eta kalkarenita.

Halaber, edozein motatako harriekin egiten dugu lan, bezero bakoitzaren beharretara egokitze aldera.

Baigorri Harri Naturala

Geure
harrobia

Geure harrobien jabe izateak aukera ematen digu kalitate sorta zabala eskaintzeko eta material horniketa egonkorra bermatzeko; horregatik, gure lana lehiakorra da merkatuan.

Baigorri Harri Naturalak enpresan produktu natural bat erauzten dugu lurretik.

Harria erauzteko, ingurumena errespetatzen duten meatzaritzako teknikak erabiltzen ditugu; beti saiatzen gara ingurumenean ahalik eta kalterik txikiena eragiten.

Baigorri Harri Naturalak enpresan hareharria eta kalkarenita erauzteko geure harrobia dugu, eta horrelako harrobi gutxi dago gaur egun. Harri mota honen ezaugarri nagusiak gogortasuna, ehundura eta zahartze ona dira.

Oteizan ditugun 8.000 m2ko instalazioetan, harria transformazio prozesu batetik pasatzen da.

Makina astunekin, tona askoko zubi-garabiekin eta marka oneneko makina-erremintarekin lan egiten dugu, eta ahalegintzen gara bloke izugarri handien lehenengo transformazioa, ebakitzea eta zatitzea prozesu industrial merkea izan dadin; horretarako, eraginkortasunez eta emankortasunez konpentsatzen dugu eskuz egin ohi den akaberaren kostua.

Harri naturala

Zerbitzuak
 

Honako hauei ematen diegu zerbitzua:

Profesionalei

Partikularrei

Arkitektoei

Eraikuntza-biltegiei

Harri naturalaren ezaugarriak eta bezeroarekin dugun konpromisoa direla eta, kalitate handieneko lanketa eta akabera eskaintzen ditugu.

Harria jartzea

Harria jartzea /

Lanak eginen dizkizun inor aurkitzen ez baduzu, aholku emanen dizugu eta harriak nork jarri aurkitzen lagunduko dizugu.

Harriak neurrira ebakitzea

Harriak neurrira ebakitzea /

Mota guztietako harriak ebakitzen ditugu, gure bezeroen nahietara eta premietara egokituz.

Baigorri filosofia

Baigorri filosofia /

Baigorri Harri Naturalak enpresak betetzen ditu emate-epearen, kalitatearen eta akaberaren gainean hartzen dituen konpromisoak. Horretarako, makina modernoenez eta erreminta tradizionalez hornitutako instalazio handiak ditugu. Baliabide teknikoak eta esperientzia konbinatuz gure bezeroen gogobetetasuna lortzen dugu.

Kontaktua/

Escribe el código de la imagen

Irakurri dut eta onartzen dut Pribatutasun politika